Teknologiak gure lana errazten du eta gure bizitza erosoagoa egiten du, baina, aldi berean, berau osatzen duten mekanismoak gero eta ulertezinagoak dira guretzat. Garapen teknologikoa dinamiketan oinarritzen da, non abiadura, indibidualtasuna eta irabazi ekonomikoa lehenesten diren, onura sozialen edo ingurumen-ondorioen gainetik.

Testuinguru horretan, interesgarria da aurrerapen teknologikoaren kontakizuna eta teknologiarekin dugun harremana zalantzan jartzea. Zer leku ematen diogu teknologiari gure eguneroko bizitzan? Nola eragiten digu eta nola kontrolatzen dugu? Zer da publikoa, zer pribatua eta non daude mugak? Nola aprobetxatu modu sortzaile batean zaharkitutatako baliabideak sorkuntza moduak hedatzeko? Zer leku dago eskulangintzarako eta artisautzarako aro digitalean?

Gaiarekin lotutako artelanak: