You are currently viewing Malgukitxoa
| Zura eta metalezko piezak
| 15x10x12cm

Efektuen familian sailka genezake instrumentua, eta entxufea sartuta baino ez dabil. Bi soinu-elementu ditu: alde batetik, altzairuzko pletina batzuk, eta bestetik, malguki kiribildu bat; bi-biak ziren erloju-mekanismo baten parte.

Piezak aluminiozko zubi baten gainean daude tentsioan, posizioa -eta horrekin, afinazioa ere- erraz aldatzeko modua ematen duen ardatzarekin. Malgukiak, bere aldetik, oso efektu bitxia igortzen du, erreberberazio luzekoa, zubiaren azpian ezkutatuta dagoen ukipen-mikrofonoaren anplifikazioari esker.

Utzi erantzuna