Gaur egun, artista askok elkarlan- eta partaidetza-praktiken bidez lan egiten dute. Artista jada ez da bere estudioaren bakardadean lan egiten duen jenio bat, baizik eta gizarte-harremanak, trukeak, afektuak eta beroriek gugan eta gure ingurunean dituzten eraginak jorratzen dituen gizarte-engranajearen zati bat, ez bakarrik material edo lan-metodologia gisa, baita bere ikerketaren erdigune gisa ere. Gainera, gure gizartean paradigma aldatzeko beharra azpimarratzen da, eta kapitalismoaren berezko lehiaketa-dinamikatik lankidetzan eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako logika berri batera pasatzea proposatzen da.

Gaiarekin lotutako artelanak: