Bizkaiko edozein pertsona edo erakunde izan daiteke Artotekaren erabiltzaile: familia batek etxean arte garaikideko obrak instala ditzake, ikastetxe batek erakusketa bat eta tailer bat antola ditzake artistarekin, eta ospitale batek harreman-modu berria eskain diezaieke pazienteei instalazio artistikoen eta bitartekaritza-jardueren bidez.

Urratsak

1

Begiratu bildumari eta aukeratu  2 obra gehienez. Maileguan hartu ahal izango dituzu 3 hilabete arte.

2

Formularioa bete.

3

Harremanetan jarriko gara zurekin hurrengo urratsak zehazteko.

Mailegua emateko baldintzak:

  • Artotekak, artistak eta erabiltzaileek kontratua sinatuko dute maileguaren baldintzekin eta obra kontserbatzeko baldintzekin.
  • Artotekaren taldeak garraitu eta instalatuko du obra  
  • Mailegu bat amaitzean, obrak ebaluatu eta artistaren tailerrera itzuliko dira.
  • Mailegua artistek egindako jarduerekin osa daiteke. Hori aukerakoa izango da erabiltzaile indibidualentzat, eta nahitaezkoa erakunde eta kolektiboentzat.

Gure prezioak

Banakako pertsona bazara

Hiruhileko Artoteka Bonua

50€/hiruhileko
Artelan 1, 3 hilabete.
Artelanaren asegurua barne.

+

Erakundea bazara

Hiruhileko Artoteka Bonua

150€/hiruhileko
Gehienez 2 artelan.
Artelanen asegurua barne.

+