Bizkaiko edozein pertsona edo erakunde izan daiteke Artotekaren erabiltzaile: familia batek etxean arte garaikideko obrak instala ditzake, ikastetxe batek erakusketa bat eta tailer bat antola ditzake artistarekin, eta ospitale batek harreman-modu berria eskain diezaieke pazienteei instalazio artistikoen eta bitartekaritza-jardueren bidez.