You are currently viewing Maite Pinto Iturribideko HHEn

Maite Pinto Iturribideko HHEn

Ikasturte honetan, Iturribideko helduen eskolak Maite Pintoren “Vueltas” eta “Nombre de origen” obrak maileguan hartzea erabaki zuen, memoria kolektiboari eta emakumeek historian zehar izan dituzten rolei buruzko hausnarketa balioetsi nahi zutelako. Artistak bi hitzaldi eman zituen bere lan-prozesua azaltzeko, maila teknikoan estanpazio-prozesuak eta teknika grafikoak, eta, bestetik, artistak egin izan dituen memoria historikoari lotutako proiektuak. Maiteri oroitzapen horien unibertsalizazioa interesatzen zaio, non irudiek denboraren bide gisa balio duten eta bakoitzak bere bizipenekin lotzen dituen. Era berean, Maitek tailer bana egin zuen, eta ikasleek beren irudia landu zuten, hainbat intentsitate eta itzalekin pixelatu eta marraztu zituztenak.

Utzi erantzuna