Artelan hauek identitate subjektibo eta kolektiboari buruzko gaiak planteatzen dituzte. Nola osatzen dugu gure identitatea? Zein da memoriaren lekua gure gizartean? Behaketa- eta entzute-prozesuen bidez eta antropologiaren rolera hurbilduz, artistek erritualei eta kultura-tradizioei buruzko gogoeta egiten dute, iraganeko edo gaur egungo erreferentzia historikoei heltzen diete, kide izatearen zentzua edo gizarte-eraikuntzari lotutako gai ideologikoak aztertzeko.

Gaiarekin lotutako artelanak: