http://victoriaascaso.net/
You are currently viewing Victoria Ascaso

Nire lanean hauxe kuestionatzen dut: eguneroko gailu teknologikoen eta horietatik sortutako harreman afektiboen bitartez errealitatea nola bizi eta eraikitzen den. Teknologia kritikoetatik elikatzen naiz, eta baita Interneten presente dauden pentsatzeko, sortzeko eta sentitzeko era ez-konbentzionaletatik ere.

Praktika transdiziplinarra da nirea, eta partizipatiboa askotan. Arte bizien, esperientzia-diseinuaren eta esperimentu soziologikoaren arteko lan hibrido gisa gauzatzen ditut proiektuak.

Publikoaren beraren esperientziatik abiatutako hausnarketan oinarritzen naiz eguneroko teknologiak nola erabiltzen ditugun kuestionatzeko, irtenbiderik aurkitu edo ondoriorik atera beharrik gabe.

Bio

Victoria Ascaso (Zaragoza, 1986) Arte Garaikideko Ikerketan doktoregaia da (EHU). Bere lana praktika artistikoaren, diseinu espekulatiboaren eta ikerketaren arteko bidegurutzean kokatzen da. Gailuak edo tresnak sortzen ditu, eta horrekin kuestionatu egiten du tresna teknologikoak tarteko direnean gertatzen diren garapen teknologikoa, parte-hartzearen paradigma eta pertsonen arteko harremanen eraketa. EHUko Arte Ederretako Fakultatean lan egiten dut 2017tik, formakuntzan dagoen ikerlari gisa. Aurretik, EHUko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterra eta Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Lizentziatura ikasi nituen. Beka, diru-laguntza eta sari ugari jaso ditut, hala nola BilbaoArteko Ekoizpenerako Laguntza, Eusko Jaurlaritzaren Arte Ikusizkoak Ekoizteko Diru Laguntza, Ikertu Kultura Prototipoen Garapenerako Diru Laguntza, eta Ideiak Martxan Saria. Egonaldi artistikoak egin ditut MediaEstruch-en (Sabadell) eta Etopian (Zaragoza). Hainbat jaialdi eta erakusketa kolektibotan erakutsi ditut lanak; besteak beste: Getxophoto, Tabakalera, MEM Jaialdia, Kaleartean, BideOtik, BLV-ART, Getxoarte eta Etopia.