https://www.raquelmeyers.com/
You are currently viewing Raquel Meyers

Hitzak ahiturik daude. Mutatu dira. Baina beren sumindurak hondo-zarata dirudi, esanahi berrien multzoa baino. Programatutako zaharkitzearen ondorioz tonaka zabor elektroniko sortzen duen parasito baten antzekoak dira teknologiarekin ezartzen ditugun harremanak.

Eskuzko trebetasuna (craft) eta irudimena oinarrizko tresnak ditugu teknologiarekin hitz egiteko, eta inbaditzen gaituen nartzisismo teknologiko elektrokutatuaren aurkako borrokan.

Autokritika behar dugu: ez manifesturik, ez bizirauteko eskulibururik. Ez gara erabiltzaile errugabeak. Aro digitalean bizi gara eta inor ez da paradoxetatik libratzen.

Bio

Raquel Meyers (Cartagena, 1977). Bilbon bizi den diziplina anitzeko artista, mekanografia hedatu (KYBDslöjd) gisa definitzen du bere praktika; hitz gutxitan, «teklatuarekiko eskuzko trebetasuna» da, testu-karaktereak eta teklatu-pultsazioak pantailatik harago gauzatzen dituena. Meyersek teknologia zaharkituarekin lan egiten du, hala nola teletestuarekin, Commodore 64arekin, idazmakinarekin eta faxarekin. Bere lana hainbat arte-zentro, galeria eta jaialditan erakutsi du 2004tik; besteak beste, Ars Electronica, Transmediale, Xpo Gallery, La Casa Encendida, Liste Art Fair Basel, Tokyo Blip Festival, Square Sounds Melbourne, Shibuya Pixel Art, BilbaoArte, Supernova Digital Animation Festival, LABoral, iMAL, Eufònic Urbà, Etopia, LEV, MFRU, BEK...