https://www.oihanesanchezduro.com/
You are currently viewing Oihane Sánchez

Proposamen plastikoak testuingurua praktika artistiko gisa aztertzetik sortzen dira, bertatik ateratako datu batzuen bidez. Azken proiektuek, metaforatik abiatuta, Euskal Herriko testuinguru artistikoari eta bertan bizi diren “zomorroei” buruz hausnartzen dute. Isabelle Stengers (2017) eta Donna Haraway (2019) zientzialari eta pentsalari feministen lanek, besteak beste, testuinguru artistikoa ekosistema ahuldu gisa pentsarazi didate. Arketipo kultural baten erreprodukzioak lurzoruaren mantenugaiak agortzen ditu eta lehendik dauden eta oraindik etortzeke dauden forma kulturalen aniztasuna arriskuan jartzen du. Horrek aspalditik iragartzen du hondamendi-garaiak iritsiko direla, baita inguruko artistentzat ere.

Bio

Ikerketa Arte Garaikidean Doktorea (2020) eta AKMEKA Ikerketa Talde-finkoaren kanpoko laguntzailea. Hainbat nazioarteko egonaldiak egin ditu, Guanajuatoko Unibertsitatean (Mexiko) eta Nevadako Unibertsitatearen Center for Basque Studies-en (2015). Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterra eta Artean graduatuta. Arte Plastikoen eremuan beka eta sari ezberdinak jaso ditu, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiko sormenarako laguntzak (2015), Ertibil, Bizkaiko Ikus-Arteen Erakusketa Ibiltaria (2017, 2018) eta Bilbaoarte Fundazioaren produkziorako laguntza (2021). Talde-erakusketetan parte hartu du, adibidez, “Amerikanuak: De norte a sur” Bizkaia Aretoan (2016) eta Harriak programaren “Después de la Poesía” erakusketan, Güeñes-eko Arenatzarte Aretoan (2017), baita bakarkako erakusketetan; “Détournement” BilbaoArten (2016) y Rekalde Aretoan (2017) eta jaialdi eta programa artistiko ezberdinetan: besteak beste Getxoarte, Salón de prácticas contemporáneas (2014), Bilbao Art District (2016, 2017, 2018), Iturfest, Festival de Arte y Cultura Contemporánea (2017, 2018, 2019), Ondo Bizi Arte Egonaldian (Karrantza, 2017) eta Intervenciones en la caseta del puente de Deusto programan (2019). “Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko/baterako espekulazioak” (Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak arte plastiko eta bisualeen eremuan, 2020) eta “Bilbao Détournemenet. Espazio eta praktika artistiko-kulturaleen katalogoa” (BFA, 2016) liburuak editatu ditu, eta aldizkari espezializatuetan publikatu du. TXT-Lab. Campo de pruebas para las relaciones que se establecen entre arte y texto taldearen kidea da 2017tik