HTTPS://WWW.MAITEPINTO.COM/
You are currently viewing Maite Pinto

Maite Pinto Zangrónizen praktika artistikoak memoriaren eta nortasunaren gaiak jorratzen ditu artxiboko irudiak birsortuz, hala familiakoak nola historikoak nola kazetaritzakoak, esanahi eta irakurketa berriak sortzeko asmoz. Bere jardunetik, artxiboak arakatzen ditu, oroimenari eta ebaneszentziari buruz hausnartzeko aukera ematen dioten teknika grafiko eta piktorikoak erabiliz. Irudiak birsortzeko bitarteko gisa grabatua erabiltzea oroimenaren iraupen-nahiari zuzenean lotutako posizionamendua da.

Bio

Maite Pinto Zangróniz (1993) diziplina anitzeko artista da, Artean graduatua UPV/EHUn, eta Arte Ederretako Masterra du Manchester School of Arts-en (2017). Hainbat egoitza artistiko egin ditu eta hainbat sari eta beka jaso ditu; berriena, Bizkaiko Foru Aldundiaren ikusizko arteen beka (2020)