Woodscii Totem eskultura bat da, 224 cm garai, Commodore 64an burututako karaktere eta jarraibideak pantailatik harago gauzatzen eta hedatzen dituena. Hitz-jokoa da Woodscii: PETSCII (ASCII Commodore 64) karaktere-multzoaren eta “egur” hitzaren ingelesezko ordainaren artekoa. Totemak ironiaz hartzen du teknologian dugun fedea, horren esku uzten baititugu gure oraina eta etorkizuna, guk geuk inolako erantzukizunik ez bagenu bezala. Honako hau da BilbaoArte Fundazioak mekanografia hedatuko proiekturako 2018an emandako ekoizpen eta ikasketa bekarekin egindako pieza: I ‘m here [for now]. Jag är här [uniallafall]. [Oraingoz] hemen nago.
Artelan hori, bai osorik bai moduluka, maileguan har daiteke; artelana 4 moduluz osatuta dago eta pilatu egiten dira.