Artoteka tokiko arte garaikidea zabaltzeko eta bitartekaritza artistikorako plataforma bat da. Bere helburua arte garaikidea  kolektibo, pertsona eta eguneroko espazioetara hurbiltzea da. Artotekaren bidez, interesa duen edonork har dezake maileguan artelan bat, arte-bitartekotzako jarduerak egin ditzake, eta, horrela, artisten lanaz ikasi, esperimentatu eta gozatu, eta inguratzen gaituen errealitatearen erronka eta arazo espezifikoei buruz gogoeta kolektiba piztuz.

Nola sortu da?

Reshape europar proiektuaren barruan, Artoteka Karraskan, Sarean eta Wikitokiren arteko lankidetzatik sortu zen.

Artoteka Frantziako Artothèques formatuan oinarritzen da, arte garaikidea sustatzeko eta hedatzeko proiektu sendotuan. Gaur egun, hainbat artoteka eredu dago Alemania, Italia, Errumania, Austria, Herbehereak edo Mexikoko museo, arte-zentro eta kultura-erakundeetan. Formatu hori euskal testuinguruaren errealitatera egokitu du Artotekak.

Nola funtzionatzen du?

1

Proiekturako berariaz diseinatutako bertoko hamar artistaren lanen bilduma du abiapuntu. Bilduma honek tokiko sorkuntza garaikidearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten ditu. Bilduma hibridoa da, hainbat diziplinatako lanak biltzen dituena (marrazketa, argazkigintza, pintura, eskultura, bideoa, etab.) eta artisten intereseko gaiak ikusarazten saiatzen dena, artea beste jakintza-arlo batzuekin lotuz.

2

Erabiltzaileek obra horietako bat edo batzuk hautatzen dituzte etxean, lantokian edo estudioan maileguan hartzeko. Maileguek 3 hilabete irauten dute gutxienez, eta obren garraioa eta instalazioa Artoteka taldearen esku dago.

3

Mailegu bakoitza aktibatzeko, bitartekaritza-jarduerak diseinatzen dira espazio eta erabiltzailearen eta artistaren beharren eta interesen arabera. Horrela, artisten eta komunitateen arteko topaguneak sortzen dira, obren eta horien esanahien inguruan hausnarketa kolektiboa egiteko.

Lantaldea

Marina
Urrutikoetxea
García

Kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria. Bere lanaren ardatza ekintza kolektiborako testuinguruak sortzea da, kultura-ekoizpena, arte-hezkuntza eta komunitate-kultura uztartuz.

Kultur kudeatzailea eta ANTespacio kolektiboaren sortzailea, ekimen esperimentalak sortzen ditu kultur ekoizpenaren alorrean. Bere proiektuak elkarlanean eta dibulgazio-sareen lanketan oinarritzen dira, eta sare horiek, arte garaikidearen bidez, iritzi kritikoa sortzen dute eta ikusleen eta sortzaileen arteko jarrerak hurbiltzen dituzte.

Laura
Díez García

Laura
Díez García

Kultur kudeatzailea eta ANTespacio kolektiboaren sortzailea, ekimen esperimentalak sortzen ditu kultur ekoizpenaren alorrean. Bere proiektuak elkarlanean eta dibulgazio-sareen lanketan oinarritzen dira, eta sare horiek, arte garaikidearen bidez, iritzi kritikoa sortzen dute eta ikusleen eta sortzaileen arteko jarrerak hurbiltzen dituzte.

Iranzu
Guijarro
Plaza

Tokiko sorkuntzak eta pentsamendu artistikoa herritarrengana hurbiltzeko interesa du, mundu honetan gure izateko eta bizitzeko modua hobetuko duen gizarte sortzaile eta kritikoa elkarrekin eraikitzeko.

Babesleak eta laguntzaileak

Artoteka Karraskan, Sarean eta Wikitokiren proiektua da.

Azkuna Zentroaren babesa du, Lanean programaren barruan, prozesuetan laguntzeko programa, 

Artoteka Eusko Jaurlaritzaren kultura eta gizarte arloetako bitartekotza -eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntza (Bitartez deialdia 2020) programaren bidez eta Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera programaren bidez babestutako proiektua da.