Artoteka mota ezberdinetako eragile, pertsona edo erakundeekin lankidetzan aritzeko prest dago.

Wikitoki, Karraskan eta Sarean erakundeen arteko lankidetza proiektua da Artoteka, eta Euskadiko arte garaikidearen munduko hainbat eragilek hartu dute parte bertan.

Prototipatzeko eta aktibatzeko prozesuan EHUko Arte Ederren Fakultatea, Bilbaoarte eta Azkuna Zentroa bezalako erakundeek, Saioa Olmo, Belén Cerezo, Artaziak, Horman Poster edo Iturfest jaialdia bezalako kolektibo eta artistak, eta Panarama bezalako enpresak lagundu dute.

Artotekan artista bezala parte hartu nahi baduzu, idatzi info@artoteka.org helbidera.