Pertsonen arteko eta bizitzeko modu ezberdinen arteko harreman sozialak esploratzen ditut nire praktika artistikoan. Elkartrukeei erreparatzen diet bereziki: nola eraldatzen gaituzten eta gertatzen diren ingurunean nola eragiten duten ikusiz.
Nire proiektuak askotarikoak dira bitartekoei dagokienez, eta performazio- eta testuinguru-lanen barruan sailkatzen dira. Ibilbide gidatu, sormen kolektiboko prozesu, soinu-instalazio eta harreman-dispositibo gisa gauzatzen dira, besteak beste.
Parte-hartze eta lankidetza prozesuekin esperimentatzen dut, eta teknologia bigunekin.Arauz kanpo jokatzeko modua ematen digun jardueratzat daukat artea; ezarritako narratiba hegemonikoen aurrean iruditeria kolektibo alternatiboak sortzen laguntzen du, eta gure burua eta parte garen errealitatea ulertzeko aukera berriak eskaintzen ditu.