http://raquelasensi.com/
You are currently viewing Raquel Asensi

Urteak dira zeramika lantzen dudala nire praktika artistikoan, artefaktu izenez ezagutzen ditudanak sortzen; gorputzaren gaitasunak hedatzeko eta, bereziki, potentzial kulturalak dibertsifikatzeko aukera ematen didate. Objektu horiekin ezartzen dugun gorputz-harremana interesatzen zait. Hala, pieza hauetarako joera dute nire kezka askok, eta baita mistika batek ere, non kanpoko-barneko mugak -gorputzaren, teknologiaren eta naturaren artekoak- lausotzen diren. Apaindura modu kontzeptualean lantzen dut, jakintza afektiboak eta subjektuen arteko harremanak transmititzeko bide gisa ulerturik.

Askotariko praktikekin dauzkat erresonantziak: nola 70eko eta 80ko hamarkadetatik gaur arte feminismoei lotutako zeramika-artisten prozesuekin, hala ekintza-artearekin, performancearekin eta ahozko poesiarekin. Eta maila teorikoan, materialismo berriekin erresonatzen dute egun nire prozesuetako batzuek.

Testuinguru sozialetik elementu berezi batzuk sortu dira, ekoizpen kultural eta artistiko izena har dezaketenak; hala, ez zait iruditzen obra bat testuinguru sozialean sartzen dudanik, eragina bi norabideetakoa baita. Harreman estua dago bien artean. Obrak espazioekin hitz egitera zabal daitezen interesatzen zait, eta espazioek ere obrak zaindu eta haiekiko harremanetara zabaltzea. Nire pieza batzuk laguntzaileekin batera egiten ditut, beraien bizitza-istorioetara egokitutako lanak sortuz.

Bio

Raquel Asensi (Bilbo, 1989) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bartzelonako Unibertsitatean burutu zituen azken urteko ikasketak. Ondoren, Zeramika Masterra egin zuen EHUn, eta Galiziako Sargadelos O'Castro lantegian horren barruko praktikak. Sortu dituen proiektuen artean bereziki aipatzekoak dira Apaindura besarkatzea matxinadarako lengoaia gisa (2017), Ideonella (2018-2019) eta Zure lengoaia ikasi dut nire hizkuntza gorde ahal izateko (2019-2020). Hauek dira bere azken bakarkako erakusketak: Egokitu Gabeko Erresistentzia (2019), Montehermoso Kulturgunean, eta Objektu Geldi[gaitza] (2019), BilbaoArte Fundazioan. 2019an, Guggenheim Museoak "Basque Artist Program" beka eman zion, New Yorken egonaldi bat egin zezan.