www.ivangomez.net
You are currently viewing Iván Gómez

Ivan Gomezen praktika irudiak, objektuak, espazioak eta pertsonak erlazionatzeko moduez arduratzen joan da pixkanaka. Bere egitea hainbat diziplinatan hibridatzen da, eta diziplina horiek harremanaren auziaz, «arteko» gaiaz eta horri erantzuteko modu desberdinez arduratzen dira. Nozio horretan zinea, praktika artistikoa, komisariotza, bitartekaritza eta idazketa landu ditu.

Bio

Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterra lortu zuen EHUn, eta Arte Garaikideko Kuradoretzan Kritika eta Profesionalizazio ikastaroak egin ditu Berlingo NODE zentroan. Gaur egun, bere ekoizpen artistikoa UPV-EHUko Ikerketa Artistikoetako Doktoregoko ikasketekin uztartzen du. Hainbat komisariotza eta bitartekaritza egin ditu Harriak (Eremuak), Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao, ARCO-Lisboa Azoka, Rekalde Aretoa edo Arteleku bezalako testuinguruetan. Bilboko udal hilerrirako eskultura publiko bat ekoitzi du. Eta bere lana hainbat espaziotan ikusi ahal izan da: MAMM (Medellin), BilbaoArte fundazioa, Koldo Mitxelena, JustMad, Vostell Malpartida Museoa, Casa Encendida, Cruce espazioa, Hamaca artxiboa edo Pi-fernandino bezalako bildumetan.