Nire obraren ardatza gaur egungo erritualak eta azpikulturak esploratzea da, eta zerbaitenak/norbaitekin garela sentitzeko beharrarekin lotzea. Nan Goldin, Wolfgang Tillmans, Jonas Mekas eta Britney Spears dira nire erreferenteetako batzuk.
Normalean, subjektu edo gertaera jakin batekiko interesa pizten didaten esperientzia edo elementu biografikoetatik abiatzen naiz; hortik aurrera, lan-prozesu motel batean sartzea gustatzen zait, edo ideia bat utzi eta geroago horretara itzultzea.