ww.belencerezo.com
You are currently viewing Belen Cerezo

Nire lanak irudiak eta beraien funtzionamendua aztertzen ditu. Pentsatze-egite ariketa bat da, irudiekin, gorputzarekin, kamerekin… 2017tik, nire ikerketa-ildo nagusia Clarice Lispector idazle brasildarraren lanetik abiatzen da.

Pentsatzearen eta egitearen elkarrekikotasunean ulertzen dut prozesu artistikoa. Nire lanean gorputzak hartzen du leku nagusia, eta elementu aktibo eta irekia da irudia. Badago ere halako gogo bat harreman bizia eta irekia bilatzeko, prozesuala eta performatiboa.

Konposizio afektibo eta gorpuztuak sortzen saiatzen naiz, eguneroko egoerak edo objektuak berraurkitzeko modua eman dezaketenak. Nire konposizioetan nabarmentzen denez, munduan egotea bertan inbrikatzea da, eta gure identitatea inoiz ez da absolutua.

Bio

Belén Cerezo (Gasteiz, 1977) Nottingham eta Bilbo artean mugitzen den artista eta ikertzailea da. Arte Ederretan doktorea da Nottingham Trent University-n (2015) eta Argazkilaritza Saileko irakasle dabil bertan. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta Ikus Entzunezko Baliabide Berrietako IAD Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Mugimenduan dagoen irudia, kanal anitzeko instalazioak, bideoak, argazkiak eta testuak sortzen ditu. Azken aldiko lanen artean hauek nabarmentzen dira: Seeing Bodies argitarapena, 2020; Etorkizun hurbileko mitoak erakusketa kolektiboa (TEA, Tenerife, 2019); Hiruki bat_hiru erpin_rizoma izan proiektu kolektiboa, Eskualdea, Araba, 2019; A Pool of Light, The Collection, Lincoln, 2019; eta Eguna biziz bakarkako erakusketa, Gazteizko Montehermoso Kuturgunean.