https://raisalava.com/
You are currently viewing Raisa Álava

Marrazketa eta ilustrazioa dira nire lanaren ardatzak, eta zeramikatik ere igarotzen da, modu amateurragoan bada ere. Nire motibazioak teknikara bideratzen dira, formatua aldatzearren, eta sortzen dudan hori zenbait aplikaziotarako erabiltzera.

Marrazkiari ekitean, egun bakoitzean ideia ezberdin batetik abiatzen saiatzen naiz, konposizioan eta hartzen ditudan erabakietan arriskatuz. Istripua bilatzen dut, gero hura konpondu eta nire mesedetan joka dezan, lana motibazioz eta jostatzeko gogoz egiten saiatzen naizela betiere.

Bio

Raisa Álava Robina (Aiara, Araba, 1991). Arte Ederretan lizentziaduna (EHU), Zeramikan masterra (EHU), eta Ilustrazioan eta Komikean graduondokoa Elisava Eskolan (Bartzelona). Gaur egun, La Tallerren (Bilbo) lan egiten du. 2019an, Ertibil Bizkaian aukeratu zuten bere obra, AirWro-n (Wroclaw, Polonia) egonaldi artistikoa egin zuen eta Artium Museoaren (Gasteiz) "Eskualdea" ekoizpen-beka jaso. 2018an, Irudika ilustrazio-bekarekin batera, Anguleman (Frantzia) egonaldia egiteko aukera irabazi zuen, eta Rekalde Aretoan (Bilbo) banakako erakusketa burutu zuen. Eta 2017an, Kalkografia Nazionaleko Arte Grafikoaren Lehen Saria lortu zuen (Madril).