Nire lanak irudiak eta beraien funtzionamendua aztertzen ditu. Pentsatze-egite ariketa bat da, irudiekin, gorputzarekin, kamerekin… 2017tik, nire ikerketa-ildo nagusia Clarice Lispector idazle brasildarraren lanetik abiatzen da.
Pentsatzearen eta egitearen elkarrekikotasunean ulertzen dut prozesu artistikoa. Nire lanean gorputzak hartzen du leku nagusia, eta elementu aktibo eta irekia da irudia. Badago ere halako gogo bat harreman bizia eta irekia bilatzeko, prozesuala eta performatiboa.
Konposizio afektibo eta gorpuztuak sortzen saiatzen naiz, eguneroko egoerak edo objektuak berraurkitzeko modua eman dezaketenak. Nire konposizioetan nabarmentzen denez, munduan egotea bertan inbrikatzea da, eta gure identitatea inoiz ez da absolutua.