Intuiziotik eta esperimentazio plastikotik lan egiteko espazio gisa lantzen dut nire praktika, non prozesuak formarekiko, materialekiko eta haien esanahiekiko interesarekin lotuta dauden. Marrazketa, ehungintza, eskultura-objektua, diseinua eta artisautza dira lantzen ditudan alorrak. Dispositiboen ekoizpenean sar daitezkeen hondakinak eta materia organikoak birsortzeko ikerketa materialeko zeharkako proiektu bat garatzea bai eta beste materialtasun iragankor eta ekologikoago batzuei lekua egiteko espazioak sortzea ere. Uraren zikloak, materien behin-behinekotasuna, espezie arteko loturak eta horiek elkarrekin bizitzeko erabiltzen ditugun sinbolo eta apaingarri gisa irudikatzea dira lantzen ditudan gaietako batzuk.
Bio
Estela Miguel (1992, Cuenca). Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan graduatu zen UCLMn, eta Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra egin zuen EHUn. 2016az geroztik, Markel Gonzálezekin batera, H05 garatzen du, tokiko marka, modu lokalean, zainduan eta hurbilean egindako jantziak eta objektuak. Aldi berean, Neoartisautza Lantegia Hemen Proiektua koordinatzen dute, artearen, diseinuaren eta artisautzaren arteko trukeari, sorkuntzari eta prestakuntzari eskainitako ekoizpen garaikideko gunea. Bakarkako erakusketak egin ditu BilbaoArte Fundazioan, ArteSantaderren, Alexandra espazioarekin (Santander), Antiliburudendan (Bilbo), Maniseseko Zeramika Biurtekoan (Valentzia), Lamosan (Cuenca). Baita erakusketa kolektiboetan ere: Bilbaoarte Fundazioa (Bilbo), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), Ertibil ́ 40rako Rekalde aretoa (Bilbo), Cerco Biurtekoa (Zaragoza), This is Jackalope (Madril), Santa Cruz Museoa (Toledo), Rekalde aretoa Ertilbil ́ 18 (Bilbo) erakusketan, Centre d 'art contemporain d' Essaouira (Maroko), Casablancako Arte Biurtekoa (Maroko), Marte Azoka (Castelló), FIG (Bilbo), GetxoArte 16 (Bilbo).